Nola lagundu?
Munduan barrena milioika pertsonak bizi duten egoera zeure inguruan ezagutaraztera gonbidatu nahi dizuegu, haien berri emanez. Halaber nahi genuke ekonomikoki ere laguntzea iheslari eta lekualdatuan hezkuntzari. Egiten duzun ekarpena esanahi handikoa izan daiteke. Esate baterako:
- 30 €-rekin 4 ikasleren hezkuntza-materiala eros liteke
- 60 €-rekin, irakasleak trebatzeko 8 eskuliburu pedagogiko eskuratu litezke
- 220 €-rekin, irakasle baten soldata ordain liteke
- 20.000 €-rekin, eskola bat eraiki ahal izango dute
Laguntza eman nahi baduzu, nahikoa duzu honi erantsitako kupoia bete eta guri bidaltzearekin. Ez du zigilurik behar. Webgunearen bitartez zein 902 99 221 telefonoan ere lagun dezakezu.
Orain da momentua. Mila esker!
Gainera, hezitzailea baldin bazara, edota gehiago jakin nahi baldin baduzu,
“Eskola kanpin-denda batean” hezkuntza-proposamena ezagutzeko gonbita egin nahi dizugu, zeinak ikasgelarako nahiz taldeentzako dosier didaktiko bat eta girotzeko materialak baititu (posterrak, eranskailuak, arkatzak…), eta errefuxiatuen egoerarekiko konpromiso aktiboa susta dezazula ere bai. Zoaz gure webgunera.
Gainera, zeure ikastetxearekin edo taldearekin ere parte har dezakezu Hezkuntzaren aldeko Ekintzaren Mundu Astean, eta pertsona guztien hezkuntza-eskubidearen alde egin.
Parte hartu nahi baduzu, ALBOANek proiektua zure ikastetxean edo taldean abian jartzeko laguntza eta baliabideak emango dizkizu.
Zure zain daude! Zure zain gaude!
Deja un comentario
Comments 0